Menu Close

2023-02-21
Adinekoentzako Elkarlaneko Ostatua Nafarroara iritsi da

Eskubide Sozialetako Departamentuak irabazi-asmorik gabeko erakunde bat hautatuko dute, Iruñeko Udalak utzitako Alemanen eremuan kokatuko den komunitate hori sustatu eta kudea dezan.

Biztanleriaren zahartzea errealitate bat da. Nafarroan, kalkuluen arabera, hamabost urte barru biztanleriaren % 25 65 urtetik gorakoa izango da, eta 70.000 pertsona inguruk 80 urte baino gehiago izango dituzte; gaur egun, berriz, 41.000 dira. Zahartze hori aktiboa, osasungarria, autonomoa eta duina izan dadin, Eskubide Sozialen Departamentuak Adineko Pertsonentzako Elkarlaneko Ostatua sustatuko du Nafarroan. Bizitoki-aukera horren sustapena eta kudeaketa irabazi-asmorik gabeko erakunde batek egingo du, eta Iruñeko Udalarekin sinatutako Alemanen eremuko lursaila (Txantrea) lagatzeko akordioari esker lortu ahal izan da.

Berri osoa navarra.es