Maiatzaren 6an, larunbata, lursailaren lehiaketarako dokumentazio guztia, behingoz, entregatua genuela eta, ospatzeko elkartu ginen.
Nabarreriako iturrian hartu genuen bermua… Iruñean hainbeste jende zegoen ezen sanferminak ziruditen. Kaleak, Osasunaren finala medio, gorri-urdinez beteak. Alde zaharrean buelta bat eman ondoren, Geltokin bazkaldu genuen, oso ongi gainera.
Jarraitzeko, Indarara joan ginen dantzatzera. Primeran pasatu genuen!!!… Askok diskoteka, txoko, wateke, gaztetako garai zaharrak gogoan.
Batzuek ez zuten galdu abesti bakar bat ere, eta uste dugu gau horretan umetxoak bezala lo egingo zutela.
Oso positibotzat jotzen dugu guztion parte-hartzea eta lankidetza.