REAS Etxebizitza Senior Taldeak Etxebizitza Kooperatibo Seniorren Estatuko lehen Foroa antolatu zuen, «Komunitatean zaintzak, zahartze osasuntsu baterako gakoak » lelopean.
REAS Etxebizitza Senior Taldeko kide gisa, Etxekidek aktiboki parte hartu zuen topaketa horren prestaketan.
Oso topaketa interesgarria izan zen, autonomia-erkidegoetan martxan dauden kooperatibak ezagutzeko aukera izan genuen, zein fasetan dauden, prozesuan aurkitutako zailtasunak.
Egiaztatu ahal izan genuen arazo nagusietako bat erakunde publikoen inplikazio falta dela, legeak egiteko, lurrak lagatzeko…
Topaketa horren ondorioz, “Donostiako Adierazpena” argitaratu zen.