200 pertsona inguruk parte hartu dute gaur arratsaldean “Erabilera lagapeneko etxebizitza kooperatibak” topaketan; bihar jardunaldi tekniko batekin jarraituko du
“Gure helburua da lege-esparru sendo bat sortzea, etxebizitzarekiko espekulazioari aurre egiteko, bizi-egonkortasuna bermatzeko eta egungo etxebizitza-eskaintza dibertsifikatzeko”, adierazi du gaur arratsaldean Begoña Alfaro Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiken hirugarren lehendakariorde eta kontseilariak “Erabilera lagapeneko etxebizitza kooperatibak” jardunaldien inaugurazioan. 200 pertsona inguru joan dira jardunaldi horietara.