Joan den abuztuaren 23an, gure proiektuaren lehen harria jartzea ospatu genuen, oso une garrantzitsua eta esanguratsua guretzako. Ekitaldian Gizarte Eskubide, Gizarte Ekonomia eta Enplegu Departamentuko eta Iruñeko Udaleko ordezkariak, komunikabideak eta proiektu hau arrakastatsua izan dadin gogor lan egiten ari diren profesionalak izan ziren, eta noski gu, bazkideak.
Ekitaldia istorio batekin eman genion hasiera, bertaratutako guztiak inspiratu gintuena, gogo eta itxaropenez beteriko giroa sortuz. Jarraian, parte-hartzaile bakoitzak, etorkizunerako dituen asmoak eta ametsak idatzi eta zintzilikatu zituen. Desio horiek guztiak eta guretzako esanguratsuak diren beste objektu batzuekin batera, hautestontzi batean sartu ziren, ilusioz eta erabakitasunez aurrera jarraitzeko konpromisoa eta batasuna sinbolizatuz
Esanahiz eta itxaropenez beteriko eguna izan zen, eta gogo biziz jarraituko dugu lanean.