Menu Close

Barne-jarduerak

  • 2023-11-05Henri Lenaerts zentrua, Irurre

    2023-11-05
    Henri Lenaerts zentrua, Irurre

      Bisita 11:30ean adostua genuen. Lehenago buelta bat eman genuen herrian zehar. Bertan egilearen eskulturak ikusteko aukera izan genuen. Bisitak bi ordu inguru iraun zuen. Harrigarria da gidariek pertsonekiko, artistarekiko, lankidearekiko eta obrarekiko duten interesa eta maitasuna. Artista aurrerapen zientifikoak dimentsio existentzial, gizatiar eta erlijiosoarekin, kristauarekin nola budistarekin, uztartzen saiatu zen. Haren obrak, abstrakzio baten…

  • 2023-10-21Sarbilera mendi-irteera

    2023-10-21
    Sarbilera mendi-irteera

    Urriaren 21ean lehen mendi-irteera egin genuen Etxekiden sortu dugun Mendikide taldekook. Sarbilera igo ginen, goiz eguzkitsuarekin eta taldekideok umoretsu. Goiza bukatzeko Etxaurin zertxobait hartu, eta hurrengo irtera azaroaren 26an egitekotan gelditu ginen.

  • 2023-06-18Soraurenera paseoan

    2023-06-18
    Soraurenera paseoan

    11:00etan atera ginen Atarrabiako udaletxetik. Ekaitzak zirela eta, bertan behera uztea pentsatzen aritu ginen; baina azkenean aurrera egin genuen, eta baita asmatu ere. Gustura egin genuen ibilaldia eta inguruarekin eta konpainiarekin gozatu genuen. Bazkaltzera iritsi ginen Soraurenera. Bazkaria autogestionatua izan zen. Eraman genuena partekatu genuen, eta Aliziak edaria jarri zuen, bere urtebetetzea baitzen. Jarduera batzordeak…

  • 2023-05-05Ospatzen, “tardeo” eta guzti

    2023-05-05
    Ospatzen, “tardeo” eta guzti

    Maiatzaren 6an, larunbata, lursailaren lehiaketarako dokumentazio guztia, behingoz, entregatua genuela eta, ospatzeko elkartu ginen. Nabarreriako iturrian hartu genuen bermua… Iruñean hainbeste jende zegoen ezen sanferminak ziruditen. Kaleak, Osasunaren finala medio, gorri-urdinez beteak. Alde zaharrean buelta bat eman ondoren, Geltokin bazkaldu genuen, oso ongi gainera. Jarraitzeko, Indarara joan ginen dantzatzera. Primeran pasatu genuen!!!… Askok diskoteka, txoko,…

  • 2023-02-19Zizur Txiki

    2023-02-19
    Zizur Txiki

      Otsailaren 19an Zizur Txikira jo genuen. Oinez joan ginenok 10:30ean geratu ginen. Beste batzuk bizikletaz egin zuten ibilbidea, eta bakarren batek autoz, gorputzak hala eskatuta. Udaletxetik, Goterlekuan barna, Nafarroako unibertsitateko kanpusera. Fuente del Hierro kaleko zuhaitzak, kanpusa, Gotorlekua, zoragarri zeuden, egun eguzkitsu eta goxoan. Zizurreraino jarraitu genuen. Ordu bat eta laurden aski izan genuen…

  • 2022-12-17 Lursaila ikusten eta Uhartera paseoan

    2022-12-17
    Lursaila ikusten eta Uhartera paseoan

    Larunbatean, hilak 17, etorkizunean gurea izan litekeen lursaila (zorterik badugu) ikustera joan ginen, gure elkarlaneko bizitokiak lekutu litekeen lursaila. Eguraldi ederra izan genuen. Baratzea ezagutu genuen, elkarrekin eta auzokideekin mementu ederrak pasatzeko baliatuko dugun lursaila. Arga pasealekuan barna, Uharteko Don Carlos hotelera iritsi ginen eta hamaiketako ederra egin.

  • 2022-11-12/13Elkarbizitza Iltzarben

    2022-11-12/13
    Elkarbizitza Iltzarben

    Etxekidek azaroaren 12 eta 13an Iltzarben Elkarbizitza asteburua antolatu zuen. 22 lagunek hartu genuen parte, eta dena ikaragarri ongi atera zaigu. Gatazkei buruzko tallerra, denon artean autogestionatutako eta prestatutako otordu goxoak, poesia eta kontakizun irakurketa azpiko musika eta guzti, dantza txano eta apingarriak jantzita, natur ingurunean ibilaldia eta, hoberena, hain une on eta dibertigarri partekatzeaz…

  • 2022-09-04Haritz Zaharren ibilbidea, Etxarri Aranatz

    2022-09-04
    Haritz Zaharren ibilbidea, Etxarri Aranatz

    Goiza elkarrekin pasatzeko asmoz, kooperatibista eta bazkide batzuk Etxarri Aranatzera joan ginen, bertan dagoen Danbolintxuloko “Haritz Zaharren ibilbidea” ezagutzera, “Haritz Milenarioen Basoa” Aukera ezinegokiagoa izan zen. Guztiok pozik txoratzen geratu ginen Aralarren magalean eta Urbasatik eta Andiatik hurbil dagoen ibilbidearekin. Garbi dago haritzak “milurtekoak” direla esatea, agian exageratzea dela…, utz dezagun “ehundaka urteko”ak direlakoan, eta…