Menu Close

2025-09-04
Autogestioa dugu helburu eta, horretarako, zainketa sistema bat garatu dugu

Etxekide, etxebizitza kolektiboa, eraikitzen hasi dira eta 2027rako amaitzea aurreikusten dute. Zahartze duin eta aske bat izatea da bertan biziko diren 33 lagunen helburua.

Gizartea nabarmen zahartzen ari da eta pertsona bakarreko etxekoen unitateak azkeneko urteetan hazi egin dira. Egoera honen aurrean, adineko pertsonentzako etxebizitza eredu ezberdinak garatzen ari dira. Txantrean eraikitzen ari den Etxekide proiektu kolektiboa honen adibide da. Bertan 55 eta 74 urte arteko 33 lagun biziko dira. Itziar Agirrebeitia, prokietuko kidea: “25 etxe edo espazio partikular eta hainbat espazio amankomun izango ditugu; sukaldea eta jantokia, erabilpen anitzeko gelak eta baratza.”

Albiste osoa- Euskalerriairratia