Menu Close

2025-10-03
Zaintza komunitarioan oinarritutako bizilekuak sortzen ari dira Iruñean


Zahartzaro duina eta askea izatea eta bakardadeari aurre egitea dira, besteak beste, Etxekide kooperatibaren helburuak.
Prozesu luzea izan den arren, “ilusioz, energiaz eta oso gogotsu” daude Etxekide kooperatibako kideak. Zaintza komunitarioan oinarritutako bizitokiak sortu nahi dituzte Iruñeko Txantrea auzoan. Xede nagusiak dira zahartzaro duina eta askea izatea eta bakardadeari aurre egitea. Bertan, 55 eta 74 urte arteko 33 lagun biziko dira, eta espazioen %38 komunak eta komunitarioak izango dira. Espero dute 2027rako bizitzeko prest egotea.

Albiste osoa- Argia