Azaroaren 5ean Irurreko Henri Leaerts zentroa bisitatu genuen.
Bisita 11:30ean adostua genuen. Lehenago buelta bat eman genuen herrian zehar. Bertan egilearen eskulturak ikusteko aukera izan genuen.
Bisitak bi ordu inguru iraun zuen. Harrigarria da gidariek pertsonekiko, artistarekiko, lankidearekiko eta obrarekiko duten interesa eta maitasuna.
Artista aurrerapen zientifikoak dimentsio existentzial, gizatiar eta erlijiosoarekin, kristauarekin nola budistarekin, uztartzen saiatu zen. Haren obrak, abstrakzio baten barruan, nahiko errealistak dira.