-

2026-05-13
Nafarroako Administrazio Auzitegiak berretsi du legezkoa dela gure elkarlaneko bizitokien proiektua eraikitzeko lizentziaNafarroako Administrazio Auzitegiak ezetsi egin ditu Iruñeko Udaleko Gobernu Estrategiko, Hirigintza, Etxebizitza eta 2030 Agendako zinegotzigo delegatuaren 2025eko maiatzaren 12ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak. Ebazpen horren bidez, jarduera sailkatuaren eta obren lizentzia eman zen gure elkarlaneko bizitokien proiektua eraikitzeko. Ebazpenak berretsi egiten du lizentzia ematea Zuzenbidearekin bat datorrela, eta proiektua garatzeko jarraitutako administrazio-izapidearen…
-

2025-11-11
Komunitatean bizi, Charles Durrett-ekin Bilbon2025eko azaroaren 11n, Koobizitza Etxebizitza Kooperatiboak antolatutako jardunaldian parte hartu genuen, Bidarte Jauregian (Deustu, Bilbo). Elkarlaneko bizikidetza-ereduak eta horien garapena gure ingurunean aztertzeari buruzko topaketa izan zen. Charles Durrett-ek markatu zuen saioa, laurogeiko hamarkadatik cohousingaren nazioarteko erreferentea eta kontzeptu horren izan zen bultzatzailea. Komunitate jasangarri, konektatu eta elkarren zaintzara bideratutako komunitateei buruz duen ikuspegiak Nafarroan…
-

2025-08-23
Gure proiektuaren Lehen Harriaren ekitaldiaJoan den abuztuaren 23an, gure proiektuaren lehen harria jartzea ospatu genuen, oso une garrantzitsua eta esanguratsua guretzako. Ekitaldian Gizarte Eskubide, Gizarte Ekonomia eta Enplegu Departamentuko eta Iruñeko Udaleko ordezkariak, komunikabideak eta proiektu hau arrakastatsua izan dadin gogor lan egiten ari diren profesionalak izan ziren, eta noski gu, bazkideak. Ekitaldia istorio batekin eman genion hasiera, bertaratutako…
-

2025-08-20
Elkarlaneko bizitokia eraikitzen hasiko gara, zahartzeko modu berri baterako, lehendabizikoa IruñeanUne historikoa da, eta egun gutxi barru, elkarlaneko bizitokien proiektu berritzailearen lehen harria jarriko da, adinekoei arreta emateko etapa berri baten hasiera markatzen duen mugarria. Ahalegin eta plangintza askoren ondoren, azkenik, Etxekideko komunitatean bizikidetza, lankidetza eta ongizatea sustatuko dituen espazio bat eraikitzen hasiko gara. Proiektu aitzindari honen helburua da adineko pertsonek gure azken etapa nola…
-

2025-05-12
Iruñeko Udalak lizentzia eman du Txantrean 65 urtetik gorakoendako 25 etxebizitza kolaboratibo hartuko dituen eraikin bat altxatzekoEtxekide kooperatibak eraikiko du Nafarroako lehen ‘cohousing’ edo etxebizitza kolaboratiboen eraikin hori, eta gero Donibanen beste bat eraikitzeko proiektua esleitu dute, eta izapideak egiten ari dira. Iruñeko Udalak Txantrean 25 etxebizitza kolaboratiboko Nafarroako lehen cohousing eraikina eraikitzeko lizentzia eman du: erabilera lagatzeko araubideko etxebizitzak dira, eta 65 urtetik gorakoei zuzenduta daude. Lizentziari esker, udan hasiko…
-

2025-04-3/12
Ekonomia Solidarioaren XVIII. Jardunaldiak: Erronka, etxebizitza eskubidea bermatzeaApirilaren 3tik 12ra REAS Nafarroa Ekonomia Solidarioaren XVIII. Jardunaldiak ospatu dira Iruñean. Edizio honetan etxebizitza eskuratzeko zailtasunean jarriko da arreta. Pertsona guztientzako etxebizitza duina eta egokia izateko eskubidea bermatzea da gizarte gisa aurre egin behar diogun erronka kolektibo handienetako bat, eta, gure ustez, erronka hori pertsonen, ingurune sozialaren, lurraldearen eta naturaren zaintza erdigunean jarriko duen…
-

2025-02-06
Etxebizitza-proiektu kolektiboei buruzko mahai-inguruaEtxegura, Hernaniko Burujabe etxebizitza-sektoreko elkarteak, antolatuta, otsailaren 6an mahai-inguru batean bildu ziren Iruñeko Etxekide eta Ziordiako Amarauna etxebizitza-kooperatibak eta Donostiako Elkarbidean elkartea, etxebizitza elkarren zaintzarako eta autokudeaketarako espazio kolektibo gisa ulertzen duten proiektuak ezagutarazteko eta, horrela, Hernanin gauzatzeko dauden aukerak aztertzeko.
-

2024-11-29/30
Etxebizitza Kooperatibo Seniorren Estatuko lehen foroaREAS Etxebizitza Senior Taldeak Etxebizitza Kooperatibo Seniorren Estatuko lehen Foroa antolatu zuen, «Komunitatean zaintzak, zahartze osasuntsu baterako gakoak » lelopean. REAS Etxebizitza Senior Taldeko kide gisa, Etxekidek aktiboki parte hartu zuen topaketa horren prestaketan. Oso topaketa interesgarria izan zen, autonomia-erkidegoetan martxan dauden kooperatibak ezagutzeko aukera izan genuen, zein fasetan dauden, prozesuan aurkitutako zailtasunak. Egiaztatu ahal…
-

2024-10-14
Zahartzaroa elkarlaneko bizitokietan planifikatzea, adinekoen egoitzen alternatiba“Gaur aurkezten ari garen proiektuak zahartze aktiboan du oinarria, baina zerbait zabalagoaren parte da” “Zein da proiektuaren helburua? Bada, zahartzaro ahaldundu, duin, aktibo, ausarta bizitzea” Oriol Daviuk 2024ko urriaren 13an InfoLibre aldizkarian argitaratutako artikulua, hemendik hemendik sar zaitezke artikulura.