Menu Close

Lorategiak auzolanean

“Sustrai”rekin batera lorezaintzako oinarrizko ezagutzak ikasteko prestatu dugun tailerra aurkeztu nahi dizuegu. Tailerra auzo osoari irekia egonen da eta honen helburua modu autonomoan eta elkarlanean Txantrean lorategi berri bat egitea izanen da. Datorren astean hasiko gara.

Lehenengo saioa hauxe izanen dugu: Proiektua aurkeztu. Lorezaintza sozial, jasangarri eta parte-hartzailea. Landare bizkor eta gramineoekin egindako lorategiak.

Azaroaren 12an, arratsaldeko 6etatik 8etara, Ama Salestarren zentroan.

Hilero bi orduko prestakuntza eginen dugu maiatzera arte eta tailerraren bukaeran lorategi osoa eginen dugu. Lorategi bat sortzeko eta gure inguruko berdeguneek duten garrantziaz jabetzeko prozesu osoa eginen dugu. Laster argitaratuko dugu maiatzera arteko saio guztien behin betiko egutegia.

Interesaturik bazaude, jarri gurekin harremanetan.

Ongi etorri!