Menu Close

2025-04-3/12
Ekonomia Solidarioaren XVIII. Jardunaldiak: Erronka, etxebizitza eskubidea bermatzea

Apirilaren 3tik 12ra REAS Nafarroa Ekonomia Solidarioaren XVIII. Jardunaldiak ospatu dira Iruñean. Edizio honetan etxebizitza eskuratzeko zailtasunean jarriko da arreta.
Pertsona guztientzako etxebizitza duina eta egokia izateko eskubidea bermatzea da gizarte gisa aurre egin behar diogun erronka kolektibo handienetako bat, eta, gure ustez, erronka hori pertsonen, ingurune sozialaren, lurraldearen eta naturaren zaintza erdigunean jarriko duen eredu ekonomiko eta sozial bateranzko trantsizioarekin lotu behar da.

Etxekidek, Koobizitzaren eta Reasen parte gisa, 9an Katakraken egingo den “Etxebizitza kolaboratiboak: esperientziak eta etorkizuneko proiektuak” izeneko saioan parte hartuko du, eta 12an, “Zer egin eta zer ez egin etxebizitza kooperatibo bat muntatzean” izeneko tailer praktikoan.

Berri osoa-REAS