Menu Close

Asmoak

Autogestioan bizi nahi dugu.

Irabazi asmorik gabeko Gizarte Ekimeneko Kooperatiba gara.

Kooperatiba jabetzaren titularra da, eta kooperatibistek biziarteko erabilera-eskubidea dute, bai eremu pribatukoa bai eremu komunetakoa.

Bizitokiak apartamentu txikiak ditu (50 m2 ingurukoak), pribatutasuna bermatua izanen dutenak, eta espazio kolektibo zabalak (jantokia, aretoak, tailerrak, etab.), bizikidetza erraztuko dutenak, eta mendekotasun-prozesu progresibo baterako egokia izango direnak. Gainera, auzoari irekia egonen da.

Adinekoen Elkarlaneko Bizitoki proiektuak asmo hauek ditu:

  • Gizarte-, ekologia- eta ekonomia-arloetan jasangarria izatea.
  • Gure denboraren zati bat gure komunitateari mesede egiten dioten jarduerak egiten ematea.
  • Gerora sortutako mendekotasunari laguntzea.
  • Elkarrekiko zainketei balioa ematea eta pertsonen osasun integrala errespetatzea.
  • Bakardadeari aurre egitea.
  • Irabazi edo espekulazio aukera guztiak baztertzea.
  • Elikadura osasuntsua, ekologikoa eta hurbilekoa izatea, ahal den neurrian.
  • Komunikazioetan hizkuntza inklusiboa erabiltzea.
  • Kalitatezko enplegua sortzea.
  • Norberaren eta taldearen garapena sustatzeko jarduerak eta tailerrak antolatzea.