Menu Close

Lorategiak auzolanean

“Sustrai”rekin batera lorezaintzako oinarrizko ezagutzak ikasteko prestatu dugun tailerra aurkeztu nahi dizuegu. Tailerra auzo osoari irekia egonen da eta honen helburua modu autonomoan eta elkarlanean Txantrean lorategi berri bat egitea izanen da. Datorren astean hasiko gara.

Lehenengo saioa hauxe izanen dugu: Proiektua aurkeztu. Lorezaintza sozial, jasangarri eta parte-hartzailea. Landare bizkor eta gramineoekin egindako lorategiak.

Azaroaren 12an, arratsaldeko 6etatik 8etara, Ama Salestarren zentroan.

Hilero bi orduko prestakuntza eginen dugu maiatzera arte eta tailerraren bukaeran lorategi osoa eginen dugu. Lorategi bat sortzeko eta gure inguruko berdeguneek duten garrantziaz jabetzeko prozesu osoa eginen dugu.

Guztioi mila esker, tailerrak harrera bikaina izan du eta bete da dagoeneko.

Egutegia:

EGITARAUA DATA, ORDUA ETA LEKUA
1 Proiektua aurkeztu. Lorezaintza sozial,
jasangarri eta parte-hartzailea. Landare bizkor eta
gramineoekin egindako lorategiak.
Azaroak 12

18:00-20:00
Ama salestarretan

2 Diseinurako oinarrizko irizpideak.
Abenduak 9

18:00-20:00
Ama salestarretan

3 Lorategirako dugun esparruaren aukerak aztertu
(nabarmendu, estali, disimulatu, lagundu…).
Zer sortu nahi dugun hasiko gara pentsatzen;
diseinurako lehenengo urratsak.
Urtarrilak 20

18:00-20:00
Ama salestarretan

4 Landare bizkor eta gramineo batzuk aurkeztu
eta lurraz eta diseinuaz hitz eginen dugu.
Otsailak 10

18:00-20:00
Ama salestarretan

5 Ideiak eta tokiak landarez jantziko ditugu.
Diseinuan lehenengo urratsak eginen ditugu.
Martxoak 10

18:00-20:00
Ama salestarretan

6 Diseinuarekin segituko dugu. Dugun esparrura
diseinua eraman eta lurra arearekin zuzenduko dugu.
Apirilak 10

10:00-13:00
Ama salestarretan

7 Landatzen hasiko gara. Hamarretakoa eta festa.
Maiatzak 8

10:00-14:00
Lorategian